EUSKAL PRESOAK

Irati 'haur motxiladunaren' gurasoak El Duesora mugituko dituzte

Beatriz Etxeberria eta Iñigo Zapirian euskal presoak Aranjuezko kartzelan daude gaur egun. Horiez gain, bertze hiru preso hurbilduko dituzte, eta bat Euskal Herriratu: Jurdan Martitegi Martutenera ekarriko dute; Asier Badiola, El Duesora; eta Jon Troitiño eta Harriet Iragi, Logroñora.

Irati Gurasoekin Euska Herrira plataformak egindako ekitaldi bat, otsailean. ARITZ LOIOLA / FOKU
maddi ane txoperena iribarren
2021eko martxoaren 12a
14:45
Entzun

Espainiako Espetxe Erakundeen ortziraleroko iragarpenen artean, Beatriz Etxeberriarena eta Iñigo Zapirainena daude gaur: Iratiren gurasoak dira bi euskal presoak, eta joan den martxoaren 8tik alabarengandik urrunduta daude, 3 urte bete baitzituen egun horretan Irati haurrak. Iragarpenaren arabera, El Duesora eramanen dituzte (Kantabria, Espainia, 170 kilometro).

Horiek ez ezik, bertze hiru euskal preso ere hurbildu eta bat Euskal Herriratuko dutela iragarri dute. Jurdan Martitegi da Euskal Herriratuko dutena: Soto del Realen dago gaur egun (Madril, 430), eta Martutenera ekarriko dute (Donostia). Hurbilduko dituztenak Asier Badiola, Jon Troitiño eta Harriet Iragi dira: Badiola Valentziatik (600 kilometro) El Duesora mugituko dute; Jon Troitiño, Murtzia IItik (820 kilometro) Logroñora (170 kilometro); eta Iragi ere, Logroñora, Castello IItik (480 kilometro).

Espetxe Erakundeek jakinarazi dutenez, bertzalde, joan den astean iragarritako Asier Karrera Arenzanaren Euskal Herriratzea ez da Zaballara izanen (Araba), Martutenera baizik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.