Hezkuntza

Castejongo ikastetxeari PAI ingelesezko eredutik ateratzen utzi diote

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren baimena jaso du, baina erabakiak ez du eraginik izango programa horretan eskolatuta dauden umeengan. PAI programatik ateratzen utzi dioten lehen ikastetxea da.

Castejongo ikastetxea. BERRIA
Irati Urdalleta Lete.
2021eko martxoaren 12a
14:01
Entzun

Castejongo (Nafarroa) ikastetxe publikoa azken hilabeteetan egiten ari zen eskaera bete dute: Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak PAI Ingelesez Ikasteko Programatik ateratzeko aukera eman dio Dos de Mayo ikastetxeari. Halere, Steilas sindikatuak azaldu duenez, aldaketa pixkanaka egingo dutela jakinarazi diete, eta PAI programan eskolatuta dauden haurrek hala jarraitu beharko dute Lehen Hezkuntzako seigarren maila amaitu arte. Erabakiak aurrekari bat ezar dezake, Castejongoa baita PAI programatik ateratzen uzten dioten lehen ikastetxea.

Sei ikasturte dira PAI ingelesezko programa ezarri zenetik Castejongo Dos de Mayo ikastetxe publikoan, Nafarroako beste 60 eskoletan bezala. Iragan ikasturtean, programa uztea eskatu zuen, eta departamentuan atzera bota zuten, akats formak argudiatuta. Aurten ere, eskaera bera egin du eskola kontseiluak, «aldeko zein kontrako» irizpide guztiak aztertu ostean. Hezkuntza Departamentuak erantzun zion PAI eskaintzen duten mailen irteera egutegia aldatu egin behar zutela. Irakasleen klaustroaren %78k eta eskola kontseiluaren %100ek babesten zuten eskaera.

Nafarroako Gobernuak ohar bidez jakinarazi duenez, egutegi hori aldatu dute, eta ebaluazio batzordeak uste du eskaera bat datorrela Nafarroako Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan 2021-2022ko ikasturterako atzerriko hizkuntzetan ikasteko programetan sartzeko edo irteteko eskaera egiteko prozedura arautzen duen ebazpenarekin. Steilasek esandakoa ere berretsi du: PAI programan eskolatuta dauden haurrek programa horrekin jarraitu beharko dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.