«Hilabeteak pasatu ditugu asteburuero albistegietan irudi eta titular berak ikusten. Gaur Donostiako Alde Zaharra, atzo Mendillorri, herenegun Mungia. Gazteak jazartuak eta kriminalizatuak izan gara, eta arduragabeak izan garela leporatu zaigu, baina benetan jabetu al dira gazteon egoeraz? Hitz egingo al dute Teleberri-n gure benetako arazoei buruz?». Horrela azaldu du Ernai gazte antolakundeak gaur Donostian Mirakruz Gainean errepidea moztearen arrazoia: gazte kriminalizazioa salatu dute, eta gaitzetsi dute «pandemiaren gestio negargarria ezkutatzeko eta eskuineko lobby gisa funtzionatzen duen polizia sindikatuen ahotsa zuritzeko» jarri dituztela gazteak «jopuntuan».
ð;Â;ŸÂš¨ð;Â;ŸÂš¨ð;Â;ŸÂš¨ GAZTEAK LARRIALDI EGOERAN GAUDE
— Ernai (@ernaigazte) March 10, 2021
Baina errazagoa da errua eta ardura gure gain jartzea.
Horregatik mezu argia bidali nahi izan diegu gaur agintari politiko eta zenbait hedabideei â¬;Â;‡ï¸;Â;ÂÂÂ
Utzi gazteak kriminalizatzeari! pic.twitter.com/2kXXjdk59T
Salatu dutenez, «inork» ez du hitz egiten gazteen «benetako» arazoez: «Depresio kasuek ikaragarrizko gorakada izan dute gazteen artean; suizidio kasuak ere handitzen ari dira; iaztik %50 inguru igo da gazte langabezia Euskal Herrian; ikasketetarako arazoak besterik ez ditugu; harremantzea debekatu zaigu, eta sozializazio espazioetan egotea debekatu digute. Kalean egotea aukera bakarra zen gazteontzat, eta orain hori ere debekatu nahi digute. Argi dago apustu etxeetan nahiago gaituztela».
Gazteen etorkizuna «beltza» dela uste du Ernaik, eta hori ikusita «errazagoa» dela «errua» haiei botatzea. Agintari politikoei eta hedabideei galdegin diete utz diezaiotela gazteak «kriminalizatzeari».