Probintzia barruko mugikortasuna aztertuko du Labik etziko bileran

Jonan Fernandezek esan du Labik udalerrien itxiera perimetrala aztertuko duela, eta litekeena dela neurri hori «aldatzea».

Ertzaintzaren kontrol bat Orion (Gipuzkoa). GORKA RUBIO/ FOKU
edurne begiristain
2021eko martxoaren 3a
10:40
Entzun

Euskadiko Babes Zibileko Planaren Aholku Batzordearen (Labi) batzorde teknikoa bihar bilduko da izurritearen bilakaera aztertzeko, eta, ondoren, bere proposamena igorriko dio ostiralean elkartuko den Labiren aholku batzordeari. Bilera horretan aztergai izango duten neurrietako bat izango da udalerrien itxiera perimetrala bertan behera uztea, eta probintzia bakoitzaren barruan mugikortasuna baimentzea. Horixe iragarri du gaur goizean Jonan Fernandez Labiren batzorde teknikoko koordinatzaileak, Onda Vasca irratian. Azaldu du mahai gainean izango dutela udalerrien arteko joan-etorriak mugatzen dituen neurria, eta litekeena dela neurri hori «aldatzea».

Nolanahi ere, ohartarazi du autonomia erkidegoa «impasse» batean dagoela eta ez dagoela «abentura askotarako aukerarik». Gaineratu du, «ziurgabetasun handia» dagoela datozen bi edo hiru asteetako bilakaerari dagokionez, baina intzidentzia metatuak behera egiten jarraituko balu, nahiz eta apurka izan, egoera «interesgarria» sortuko litzatekeela luze gabe.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.