Sare sozialak

Txioengatik kobratzeko modua jarriko du Twitterrek

'Super Follow' aukera ahalbidetuko du sare sozialak: kontu baterako harpidetza egin ahalko dute jarraitzaileek, hilean ia bost euroren truke, eta, horren bidez, kontuaren jabeak argitaratzen dituen mezu esklusiboak ikusi.

Edu Lartzanguren.
2021eko otsailaren 26a
16:58
Entzun

Twitterrek ez dute esan noiz jarriko duen indarrean, baina norbere kontuaren bidez dirua irabazteko aukera zabalduko du laster sare sozialak. Super Follow jarri diote izena ordainpeko harpidetzari. Hilean 4,90 euro ordaindu beharko lituzke jarraitzaileak harpidetzarengatik —dolarretan eman du kopurua Twitterrek: 5,99—.

Horren bidez, kontu baten jabeak eduki bereziak eskain diezazkieke harpidetza duten jarraitzaileei, eta haiek mezu esklusibo horiek ikusi ahalko dituzte. Esaterako, musikari batek kantu bat, bideo bat, argazkiak edo dena delakoa parteka dezake bere harpidedunekin bakarrik.

Substack plataformak antzeko mekanismoa dauka dagoeneko albiste buletinekin, eta baita Patreonek eta OnlyFans plataformek ere, eduki esklusiboekin. Izan ere, Twitterrek sortzaileei laguntzeko sistema gisa aurkeztu du Super Follow. Sareak, edonola ere, harpidetzaren diruaren zati bat poltsikoratuko luke.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.