Euskal Elkargoko batzarra gibelatu dute, osasun egoeragatik

Frantziako Gobernuaren adierazpenak eta hautetsien dudak aipatu dituzte arrazoi gisa. Larunbatean iragan beharra zen batzarra, Baionan.

Euskal Hirigune Elkargoko batzarra, Lauga kirolgelan. GUILLAUME FAUVEAU
Ekhi Erremundegi Beloki.
2021eko otsailaren 25a
11:48
Entzun

Larunbat honetan ez da Euskal Hirigune Elkargoko batzarrik izango. Hala iragarri du elkargoko komunikazio zerbitzuak ohar batean. «Gabriel Attal [Frantziako] Gobernuko bozeramaileak, atzo, [Frantziako] Ministroen Kontseilua bukatutakoan egindako adierazpenak kontuan hartuta, eta larunbateko kontseiluan parte hartzeari buruz hainbat hautetsik azaldutako zalantzei begira, Euskal Hirigune Elkargoko Lehendakariak erabaki du larunbat honetako bilkura atzeratzea». 2017ko urtarrilean elkargoa sortu zenetik, Baionako fakultateko anfiteatroan egin izan ohi dituzte elkargoko batzarrak, baina, joan den uztailetik Lauga kirol gelan bildu ohi dira, osasun neurriek inposatutako urruntze fisikoa errespetatzeko.

Atzo arratsean mintzatu zen Attal, eta osasun egoera «okertzen» ari dela adierazi zuen. Frantziako estatuko hamar departamendutan egoera «kezkagarria» dela adierazi zuen. «Lurralde batzuetan neurri bizkor eta indartsuak eskatzen ditu». Ipar Euskal Herria barnean hartzen duen Pirinio Atlantikoetako departamendua ez da aipatutako lurraldeetan sartzen. Gaur arratsean, Jean Castex Frantziako lehen ministroa mintzatzekoa da, eta espero da neurri murriztaile gehiago hartuko dituztela iragarriko duela.

Euskal Elkargoko komunikazio zerbitzuen arabera, gibelatze hori plantan eman daitezkeen aukera guziak aztertzeko baliatuko dute, Frantziako estatuko zerbitzuekin elkarlanean, heldu den martxoaren 20ko batzarra «ahalik eta baldintzarik onenean» iragaten ahalko dela bermatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.