Rafael Gurrea Indurain hil da, UPNko politikari ohia eta Miguel Sanzen garaian Nafarroako Gobernuko lehendakariorde izandakoa.
Gurrea 1940an jaio zen, Irunberrin (Nafarroa). 1974an Burlatako alkate egin zen (Nafarroa), eta 1979an sartu zen Nafarroako Parlamentuan, parlamentari. 2003 eta 2007 bitartean Nafarroako Parlamentuko presidente izan zen. UCD alderdiarekin hasi bazen ere, UPNra pasatu zen gero, eta alderdiaren barnean ere ardura postuak izan zituen: idazkari nagusi eta lehendakariorde izan zen. 80 urterekin zendu da.