Miren Larrionek dimisioa aurkeztu du

EH Bilduk ohar baten bidez jakinarazi du koalizioaren kode etikoa urratu duela. Larrion EH Bilduren bozeramailea izan da Gasteizko Udalean.

jarraia194026.jpg
2021eko otsailaren 22a
19:17
Entzun

Miren Larrion EH Bilduko Gasteizko Udalean duen bozeramaileak aurkeztutako dimisioa onartu duela jakinarazi du EH Bilduk ohar batean. Bere eremu pertsonalari lotuta dauden gertakari batzuengatik aurkeztu du dimisioa.

EH Bilduk zabaldu duenez, gertakari horiek ezkerreko subiranismoaren kargu publikoek eta organikoek sinatzen duten kode etikoa urratuko lukete.

Ingeniaritza Industrialeko eta Ingurumen Ingeniaritzako doktorea da Larrion, eta Euskal Herriko Unibertsitatean irakasten du. 2015ean EH Bilduren zerrendaburua izan zen Gasteizko Udalerako hauteskundeetan, eta botoen %19,6 eta sei eserleku lortu zituen. Emaitza bera lortu zuen 2020ko hauteskundeetan ere, boto are gehiago lortuta. 2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundetan Arabako zerrendaburua izan zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.