Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, Osakidetzak eta Osasunbideak COVID-19a atzemateko 7.737 test egin zituzten atzo Hego Euskal Herrian, eta horien %4,65ek eman zuten positibo: 360k, zehazki. Hala, abenduaren 28az geroztik zenbatu den kopururik txikiena da Hegoaldeko osasun agintariek gaur jakinarazitakoa.
Azken datuen arabera, zehazki, Bizkaian 166 kasu zenbatu dira; Gipuzkoan, berriz, 85; Nafarroan, 57, eta Araban, 46.
Bestalde, Hegoaldeko ospitaleen egoerari buruzko informazioa eguneratu dute Nafarroako Osasun Departamentuak eta Jaurlaritzako Osasun Sailak. Herenegun 29 pertsona erietxeratu zituzten COVID-19aren sintomak larriagotuta. Halaber, oraintxe bertan 474 lagun daude ospitaleetako gela arruntetan gaitzarekin, eta 166 daude ZIU zainketa intentsiboetako unitateetan.