Bilboko abokatu talde bat gara, hegaldien erreklamazioetan espezializatua. %95eko arrakasta bermatzen dugu. Zerbitzu eroso, azkar eta segurua eskaintzen dizugu dagokizun kalte ordaina lortzeko. Eta ez duzu ezer ordaindu behar. Lortzen dugun diruaren %20 kobratzen dugu.
Enpresa batek zerbitzu bat eskaintzen badu, bere gain hartu behar du bezeroari eskaintzen zaion guztia. Askotan, ordea, aire konpainiek ez dute betetzen kontratuaren arabera dagokiena, eta bidaiariak pairatzen ditu kudeaketa txarraren ondorioak.
Zure hegaldia bertan behera uzten badute edo overbooking-a baldin badago, helmugara hiru ordutik gorako atzerapenarekin iristen bazara, edo maleta galtzen badizute, kalte ordaina jasotzeko eskubidea duzu. Eta, horrez gainera, konpainiak ordaindu behar ditu arazoak eragindako gastu guztiak.
ERREKLAMATUn urte askotako esperientzia dugu hegaldien erreklamazioetan. Gu arduratu gaitezke zure kalte ordaina jaso dezazun. Zure datuak bidali besterik ez duzu egin behar, eta gu arduratuko gara guztiaz. Eta ez duzu ezer ordainduko: irabazten baduzu baizik ez dugu kobratzen (lortutako diruaren %20).
Zintzoak eta eraginkorrak gara. Zure demandaz seriotasunez eta berme batzuekin arduratuko gara. Erreklamatu zure hegaldia!
Zerbitzu osoa euskaraz.
Barroeta Aldamar 6, 3.a-ezk.
48001 Bilbo
944 02 75 96
688 65 19 44
Arreta emateko orduak:
Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara.
Astelehenetik ostegunera, 16:00etatik 18:30era.