Manu Lezertua legelariak beste bost urtez segituko du Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Ararteko gisa, Eusko Legebiltzarrak gaur haren kargua berretsi ostean. Vox eta Elkarrekin-Podemos-IU abstenitu egin dira, eta legebiltzarrean ordezkaritza duten gainerako indarrek alde bozkatu dute.
Ararteko gisa 2015ean hartu zuen lehen aldiz kargua, baina Lezertuak ibilbide luzea du legelari gisa. 1983 eta 1985 bitartean Eusko Jaurlaritzako abokatu gisa jardun zuen, eta beste 30 urtez aritu zen gero Europako Giza Eskubideen Auzitegian lanean, legelari gisa. Espainiako Auzitegi Konstituzionalean ere jardun zen 1992 eta 1994 bitartean, oinarrizko askatasunen defendatzaile eta eskubide urraketei lotutako auziei buruzko lanetan.
Horrenbestez, EAJk eta PSE-EEk proposatuta, Manu Lezertuak segituko du beste bost urtez Ararteko karguan.