Lan egutegia

Irailaren 6a, 'Elkano Eguna', jaieguna izango da 2022an

Araba, Bizkai eta Gipuzkoan ospatuko da, eta Juan Sebastian Elkanok munduari buelta eman zioneko bosgarren mendeurrena gogoratuko du. Abenduaren 25a igandea izango delako hartu du erabakia Lan eta Enplegu Sailak. 

Donsotiako tabernari bat terraza atontzen. ANDONI CANELLADA / FOKU
Imanol Magro Eizmendi.
2021eko otsailaren 17a
10:21
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak 2022ko irailaren 6a jaieguna izatea proposatu du. Hurrengo urterako Araba, Bizkai eta Gipuzkoako lan egutegia diseinatzen ari da, eta, abenduaren 25a igandea denez, hura ordezkatuko lukeen beste egun bat aukeratu du. Halakoetan, hurrengo laneguna jaiegun bilakatzea izatea da ohikoena; Jaurlaritzak, aldiz, pisu sinbolikoko egunak aukeratu izan ditu, eta kasu honetan Juan Sebastian Elkanok munduari buelta eman zioneko bosgarren mendeurrena ospatuko da. Jaurlaritzak neurria onartzea falta da, baina, ondo bidean, ez luke arazorik egon beharko. 

Elena Perez Barredo Jaurlaritzako lan sailburuordeak eman du proposamenaren berri Ser irrati kateari emandako elkarrizketa batean. Lan egutegian jaiegun kopuru finko bat egon behar du, eta, baten bat igandea egokitzen denean, horrelako erabakiak hartu behar izaten dira. Kasu honetan, dena den, arrazoi objektiboak ere baditu. 2022ko irailaren 6a asteartea izango da, eta lantoki eta hezkuntza zentro askotan udako oporren osteko bigarren lan eguna izango da. Horiek hala, eta Jaurlaritzak onartzen badu, litekeena da hainbat lantokitan oporraldia bi egunez luzatzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.