Euskal presoak

Aske utzi dute Oier Andueza euskal presoa, hogei urte kartzelan pasatuta

Azarotik Basauriko espetxean zegoen Andueza.

Euskal presoen aldeko mobilizazio bat, urtarrilean. JON URBE / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2021eko otsailaren 15a
10:57
Entzun

Oier Andueza euskal presoa Basauriko kartzelatik (Bizkaia) atera da gaur goizean, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez. Preso durangarrak hogei urte igaro ditu espetxean.

Andueza 2001ean atxilotu zuten. ETArekin lotuta egon da espetxean, hainbat hilketa saiakera leporatuta. Azken urteak Murtzia II espetxean egin ditu, pasa den azaroan Basaurira gerturatu zuten arte. 2014an, Murtzia II espetxean zegoela, Etxerat elkarteak salatu zuen presoa jipoitu egin zutela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.