Inauteriak

Inauteriak, 2021 pandemiko honetan

Eibarko Kezka dantza taldeak koko dantzak egin ditu Mandiola bailaran, eta bideo bat zabaldu du sare sozialetan.

2021eko otsailaren 13a
14:19
Entzun

COVID-19aren pandemiak azpian hartu ditu inauteriak ere. Maskara eguneroko jantzi bat da herritarrentzat, baina garai honetako urteroko festak bertan behera utzi dituzte Euskal Herrian. Eibarko (Gipuzkoa) Kezka dantza taldekoek, baina, asmatu dute gaitzak albora uzten, eta ospakizun berezi bat egin dute, maskarak ez ezik, mozorroak ere soinean zituztela. Koko dantzariek eta kokomarruek kantuan eta dantzan ospatu dituzte aurtengo inauteri ezohikoak. Sare sozialetan zabaldu dute bideoa; irudiak Idoia Lahidalgarenak dira.

Mandiola bailaran egindako grabaketan Hartza, Martin perratzailea, Batista kojua, Arraguetako Ama Birjina, Sasikartia, aixerixak, masustak, mamarruak, koko-dantzariak, burburixuak, Kattalin eta Manuela eta Eibarko inauteriko gainontzeko kokomoko guztiak ageri dira Adolfo Jainaga, Unai Narbaiza, Enrike Montero eta Iraide Ansorena musikarien doinura, Dantzan atariak jaso duenez.

Joan den astean, joaldunak eta mozorroak kalera atera ziren Iturenen (Nafarroa) eta Zubietan (Nafarroa). Haiek ere ezin izan zituzten inauteriak aurreko urteetan bezala ospatu, baina errituari eutsi zioten, maskara jantzita eta elkarren arteko tarteak zainduta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.