EUSKAL PRESOAK

Bi preso Euskal Herriratuko dituzte, eta hiru hurbilduko

Gorka Loran Zaballara lekualdatuko dute, eta Juan Carlos Subijana, berriz, Basaurira, osasun egoerak modua ematen duenean.

Presoen eskubideen aldeko mobilizazioa Gasteizen, urtarrilaren 9an. ENDIKA PORTILLO / FOKU
jon olano
2021eko otsailaren 12a
14:53
Entzun

Azken asteetako legez, Espainiako Espetxe Erakundeek jakinarazi dute beste bost euskal preso lekualdatuko dituztela; haietatik bi Euskal Herriko espetxeetara ekarriko dituzte, eta hiru Euskal Herritik gertuago dauden kartzeletara hurbilduko.

Zehazki, Gorka Loran eta Juan Carlos Subijana dira Euskal Herriratuko dituztenak. Loran Dueñasen dago preso, Euskal Herritik 310 kilometrora, eta Zaballara (Araba) aldatuko dute; Subijana, berriz, Mansillatik (370 kilometro) Basaurira (Bizkaia).

Gerturatuko dituztenak Bittor Franco, Agustin Almaraz eta Jon Kepa Preciado dira. Franco Estremeratik (520 kilometro) Logroñora (170 kilometro) hurbilduko dute, eta Almaraz, berriz, Estremeratik bertatik Zuerara eramango dute (245 kilometro). Hori horrela, eta Antton Troitiño askatu berritan, jada ez da egongo euskal presorik Estremeran. Preciado zegoen bosten artean urrunen: Kordobatik (835 kilometro) Dueñasera (310 kilometro) gerturatuko dute.

Preciadok izan ezik beste laurek zigorren hiru laurdenak beteak dituztela azaldu du Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.