Jokin Tolosa Anoetako (Gipuzkoa) zinegotzia kargutik kendu du EH Bilduk. Koalizioako zuzendaritzak prentsa ohar batean jakinarazi duenez, erabakia hartu du zinegotzi ohiak «COVID-19aren hedapena geratzeko helburuarekin ezarritako arau sozio-sanitarioak behin baino gehiagotan hautsi dituela jakin duenean».
Horrekin batera, EH Bilduk argi utzi nahi izan du «zero tolerantzia» duela «osasun publikoa arriskuan jar dezaketen portaerekin, are eta gehiago bizi ditugun garai zailetan». Horregatik, Tolosaren jarrera onartezina dela iritzi dio koalizioak. Anoetan alkatetza du EH Bilduk; eurenak dira 11 zinegotzitik sei, eta bost ditu EAJk.