EUSKAL PRESOAK

Jakes Esnalen justizia gastuetarako sostengu kanpaina bat abiatu dute

Ziburuko eta Donibane Lohizuneko elkartasun komiteak jarri du martxan diru bilketa, sarean: 2.500 euro lortzea dute helburua. Esnal baldintzapean aske geratzeko bigarren eskariari kasazio helegitea jarria diote.

Jakes Esnalen aldeko protesta bat, 2020ko irailean. BOB EDME
2021eko otsailaren 10a
15:57
Entzun

Ziburuko eta Donibane Lohizuneko elkartasun komiteak (Lapurdi) sostengu kanpaina bat abiatu du Jakes Esnal euskal presoaren justizia gastuei aurre egiteko. Sarean abiatu dute diru bilketa, eta helburua ere jarria diote: 2.500 euro lortzea. Datozen 55 egunetan egiten ahalko zaio ekarpena.

Donibane Lohizunekoa da Esnal, eta 1990eko apiriletik dago espetxean: guztira 31 urte daramatza preso. 2008tik dauka baldintzapean aske geratzeko eskaera egiteko aukera, eta orotara bi galde eginak ditu: lehena Zigor Auzitegiak berak baztertu zuen; bigarrena, aldiz, onartu egin zuen auzitegiak. Fiskalak helegitea jarri zion, ordea, eta Dei Auzitegiak erabaki zuen Esnal baldintzapean aske uzteari uko egitea. Kasazio helegitea jarria du orain defentsak, eta elkartasun komiteak jakinarazi du prozedura horiek guziak «kostu handia» direla senideentzat: «Gastuak arintzeko asmoz, dirua biltzeko kanpaina bat abiatzea erabaki dugu. Zuen emaitzak gastu horiei aurre egiteko erabiliak izanen dira».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.