Kataluniako hauteskundeak

Arnaldo Otegik kartzelara lagundu die buruzagi independentista presoei

Hirugarren graduan dauden buruzagi independentistak Arnaldo Otegirekin iritsi dira gaur gauean Lledonerseko espetxera. Arratsaldean, EH Bilduko koordinatzaile nagusia Forcadellekin elkartu da.

Katauniako buruzagi independentistak, Otegirekin, kartzela atarian. BERRIA
2021eko otsailaren 8a
21:34
Entzun

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia ERCrekin kanpaina egiten jardun da asteburuan, eta, gaur, Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidente espetxeratuarekin batzartu da. «Ordezkatzen dituzun duintasunarekin eta balioekin, zure herriak lortuko du bilatzen duen askatasun ametsa», idatzi du Otegik Twitterren.

Bilera horren ondoren, Oriol Junqueras ERCko buru espetxeratuaren herrian izan da, Sant Vicenc dels Horts herrian. Junqueras hango alkate izan zen 2011tik 2015era. Handik, auto berean, Lledonerseko espetxera joan dira Otegi eta Junqueras.

Kartzelaren kanpoan, giro onean egon dira Jordi Cuixart, Joaquim Forn, Junqueras, Raul Romeva, Josep Rull, Jordi Sanchez eta Jordi Turull preso independentistak, Otegirekin batera, 21:00etan haiek barrura sartu diren arte. Hauteskunde kanpaina hasi orduko, Generalitateak hirugarren gradua eman zien buruzagi independentista presoei.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.