Politika

Mugak zabaldu ditzatela eskatzeko, sinadura bilketa bat abiatu dute

EH Baik eta EH Bilduk salatu dute «Euskal Herria ukatu eta haren barne bizitza baldintzatzeko konplexurik gabe hartu duten erabakia». Mugak zabaltzeko deia egin dute.

jarraia193345.jpg
2021eko otsailaren 8a
19:22
Entzun

Sinadura bilketa abiatu dute EH Baik eta EH Bilduk, eskatzeko Ipar eta Hego Euskal Herriko mugako zortzi pasabideak berriz ireki ditzatela. Bi alderdiek esan dute aitzakiak direla «terrorismoaren aurkako borroka eta migrazioa oztopatzeko argudioak», eta salatu dute presentzia militar eta poliziala «neurriz kanpo» areagotu dela. Hainbeste, ezen Baigorrin (Nafarroa Beherea) «setio egoera itogarria» jarri baitute.

Komunikatu bateratuan salatu dutenez, euskal herritarren arteko harremanak eten dituzte «inposizio bidez» eta neurria Euskal Herria bera ukatzeko neurri bat izan da. «Salatzen dugu, era berean, migranteen kontrako ehiza areagotzen duelako eta eskuin muturreko ideien hegemonia indartzen duelako terrorismoa eta migrazioa lotuz».

Jarrera «autoritario eta zentralistaren» aurrean, nazio eta herri gisa bizitzeko eta erabakitzeko beharra «inoiz baino handiagoa dela» esan dute. Pasabideak irekitzearekin batera, dispositibo militar eta poliziala kentzeko ere eskatu dute EH Baik eta EH Bilduk.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.