EUSKAL PRESOAK

Hiru preso Euskal Herriratuko dituzte, eta bi hurbilduko

Iñaki Arakama Mendia, Iñaki Armendariz Izagirre eta Roberto Lebrero Panizo dira Euskal Herrira ekarriko dituztenak: Zaballako espetxera ekarriko dituzte (Araba). Beñat Aginagalde Dueñasera hurbilduko dute, eta Jose Maria Novoa Arroniz, Mansillara.

Joan den urtarrilaren 9an Donostian presoen alde egindako manifestazioa. JON URBE / FOKU
maddi ane txoperena iribarren
2021eko otsailaren 5a
14:41
Entzun

Azken hilabeteotako ortziraleroko albistea iritsi da gaur ere euskal presoen alorrean: bertze bortz preso mugituko dituzte; horietako hiru Euskal Herrira, eta bertze bi Euskal Herri inguruko espetxeetara. Iñaki Arakama Mendia, Iñaki Armendariz Izagirre eta Roberto Lebrero Panizo dira Euskal Herriratuko dituztenak: Zaballako espetxera ekarriko dituzte (Araba). Arakama Sevilla II espetxean zegoen (990 kilometro), eta Armendariz eta Lebrero, Burgosen (215 kilometro).

Hurbilduko dituzten presoak, berriz, Beñat Aginagalde Ugartemendia eta Jose Maria Novoa Arroniz dira. Aginagalde Dueñasera mugituko dute (310 kilometro), Jaengo espetxetik (775 kilometro). Novoa, berriz, Murtzia Ietik (810 kilometro) Mansillara lekualdatuko dute (370 kilometro). Azken bi lekualdaketa horiek eta aitzinetik iragarritako batzuk gauzatuta, hutsik geldituko dira Jaengo espetxea eta Murtzia I kartzela.

Arakama eta Aginagalde, bertzalde, lehen gradutik bigarren gradura pasatuko dituzte.

Gaurko iragarpenekin, dagoeneko 151 dira Espainiako Espetxe Erakundeek 2018ko ekainetik iragarritako mugimenduak. Pilatzen ari dira iragarri bai baina oraindik mugitu ez dituztenak, ordea: gaur-gaurkoz, 31 euskal preso daude iragarritako lekualdaketak egin zain. Koronabirusaren egoerak moteldu egin ditu lekualdaketak, hain zuzen. Aste honetan, erraterako, euskal preso bakarra eraman dute iragarritako lekura: Olga Comes euskal presoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.