Euskal Encodings proiektuari eman diote Interneteko Argia saria

2003an sortu zuten webgunea, eta euskarazko ikus-entzunezkoen biltegirik handiena bilakatu da

Euskal Encondings proiekuko kideak. DANI BLANCO
2021eko otsailaren 4a
10:13
Entzun

Euskal Encodings proiektuak irabazi du Interneteko Argia saria. 2003an sortu zen, eta euskarazko film eta telesailak biltzen ditu webgune batean, dohainik. Hasieran, Dragoi Bola-ko atalak denen eskura jartzeko asmo soila zena, 18 urteren ostean, euskarazko ikus-entzunezkoen biltegirik handiena bilakatu da. 1.500 film inguru dira ikusgai webgunean, mota askotako lan askoren artean. Denak euskaraz.

«XXI. mende honetan gu guztion bizitzan eragin zuzena duen eremu garrantzitsurik bada, hori ikus-entzunezkoen mundua da. Baina zer egin dezakegu euskaldunok erdara hutsean mintzo diren Netflix, Amazon, Filmin, HBO erraldoiek edo Youtubeko eta telebistako milaka kateek osatutako armadaren parean?», galdetu du Argiak. «Euskaraz sortzen diren film, telesail, marrazki bizidun eta ikus-entzunezko oro sustatu eta munduko euskal komunitate guztiarentzat eskuragarri jarri». Auzolanean ari den komunitate irekiak diru asmorik gabe egin duen lan eskerga saritu nahi izan du Argiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.