Espainiako Auzitegi Nazionalak ez du nahikoa frogarik ikusi Marixol Iparragirre 1997ko Oviedoko atentatuarekin zuzenean lotzeko. Hortaz, kausa horretan absolbitu egin dute. Fiskaltzak 71 urte eskatzen zizkion, atentatu hori aginduta bost delituren erantzule gisa: bat, «hondamendi terrorista» sortzeagatik; hiru, «hilketa saiakeragatik»; eta beste bat, «lesio terroristak» eragiteagatik. Baina kausa horregatik Frantzian zigorra bete duela ebatzi du epaitegiak.
2019an Espainiaratu zuten Iparragirre, eta Espainiako Auzitegi Nazionalean zabalik dituen hamabi epaiketetako bat zen hau. Frantziako kartzeletan hogei urteko zigorra bete du euskal presoak.