Euskal presoak

Troitiño baldintzapean aske uztea ebatzi dute, baina preso da oraindik

Espainiako Auzitegi Nazionalak, hirugarren graduaren ordez, baldintzapeko askapena eman dio Donostiako euskal presoari. Autoa irmoa izan arte bertze bortz egun igaro daitezke.

Antton Troitiño, 2018an, Espainiako Auzitegi Nazionalean. EFE
maddi ane txoperena iribarren
2021eko urtarrilaren 26a
17:17
Entzun

Egunetik egunera gibelatzen ari da Antton Troitiño euskal presoa Estremerako espetxetik ateratzea. Duela jada bi aste jakinarazi zuten eritasunagatik kalera aterako zela, 104.4 artikulua aplikatuta hirugarren gradua emanda. Tarte horretan, ordea, Espainiako Espetxe Erakundeek txosten bat egin zuten hirugarren graduaren ordez presoa baldintzapean aske uzteko. Azken horrek baldintza hobeak emanen dizkio presoari, baina aldaketak luzatu baino ez du egin Troitiño kartzelatik ateratzeko eguna. Etxerat-ek baieztatu duenez, Espainiako Auzitegi Nazionalak onartu egin du jada euskal presoa baldintzapean aske uztea, baina fiskalari jakinarazten dionetik bortz egun igaro daitezke presoa askatzen duten arte. Gerta daiteke, beraz, heldu den astera arte preso segitzea.

Etxerat-ek atzo salatu zuen hamasei egun igaro direla jada Troitiño aske utziko zutela jakinarazi zutenetik, eta oraindik Estremerako espetxean dagoela. Elkartearen arabera, denbora tarte horretan lau aldiz eraman dute Troitiño ospitalera kimioterapia saioak hartzera, «oso egoera txarrean». Eri diren euskal presoentzako arreta «duina» eskatu du Etxerat-ek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.