Urkulluk etziko deitu du Labiren bilerara, neurriak zorrozteko

Egungo egoera epidemiologikoa ikusirik, Labiren bilera aurreratzea erabaki du lehendakariak.

Labiren aholku batzordearen bilera, artxiboko irudi batean. ENDIKA PORTILLA/ FOKU
2021eko urtarrilaren 20a
13:18
Entzun

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Labiren bilerara deitu du ostiral honetarako, egungo egoera epidemiologikoa aztertzeko eta balizko neurri berriak hartzeko. Datorren asteazkenerako zegoen aurreikusita hurrengo Labiaren bilera, baina azken egunotan kutsatuen kurbak goranzko joera hartu du, eta baliteke indarrean dauden neurriak gogortzeko erabakia hartzea. Besteak beste, etxeratze ordua aurreratzea.

Gaur arratsaldean batzartuko da, Madrilen, Lurralde Arteko Osasun Kontseilua, eta bertan erabakiko dute etxeratze ordua aurreratzea, besteak beste. Urkulluk herenegun aurreratu zuen Jaurlaritzak zer neurri proposatuko dituen bilera horretan. Besteak beste, etxeratzeko ordua 20:00etara aurreratzea eta bilerak lau lagunera mugatzea proposatuko du.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.