Urriaren 12ko ekitaldiagatik deklaratuko dutenei atxikimendua adierazi diete 50 eragilek baino gehiagok

Auzitegi Nazionalean egitekoak zituzten deklarazio telematikoak atzeratu egin dira asteburuan Madrilen izandako elurtearen ondorioz, eta, horregatik, bertan behera geratu da euren aldeko elkarretaratzea

Urriaren 12an Iruñean eginiko ekimena. IDOIA_ZABALETA / FOKU
Iosu Alberdi.
2021eko urtarrilaren 11
11:53
Entzun

Bihar hastekoak ziren deklaratzen urriaren 12an Iruñean eginiko ekitaldiaren ondorioz ikertutako hamabi lagunak. Telematikoki, Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean deklaratzekoak ziren, baina, Madrilen asteburuan izandako elurtearen ondorioz, atzeratu egin da. Hori dela eta, ikertuen alde bihar egin behar zuten elkarretaratzea bertan behera geratu da.

Dena den, urriaren 12ko gertaerengatik ikertuak direnen aldeko atxikimendua adierazi dute 56 eragilek. Espainiako Koroaren aurkako delitu bategatik ikertu gisa deklaratu beharko dute, iazko urriaren 12an Iruñean eginiko ekitaldi batean Espainiako errege Felipe VI.a eta Kristobal Kolon irudikatzen zituzten bi estatua lurrera jaurtitzeagatik. Bi estatuak apurtu egin ziren, eta bururik gabe geratu ziren, Iruñeko Diputazio Jauregiaren aurrean. Sortuk eta hainbat migrante elkartek egin zuten ekintza sinboliko hartan parte hartzeko deia. Ikertuen esanetan, Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak abiatu zuten ikerketa: «Ekitaldiak zigorgarriak zirela ebatzi zuten beren kabuz».

Joan den ostiralean, Lur Albizu Etxetxipia eta Unai Ekiza Zamora auzipetuek BERRIAri adierazi zioten egitasmoa «guztiz sinbolikoa» zela, eta «anakronikotzat» eta «eskandalutzat» jo zuten deklaratzera joateko deia.

Sortuk ere ohar batean azaldu zuenez, protestariak deklaratzera deitu izana «oinarrizko askatasunen kontrako eraso bat da». Gauzak hala, manifestazio batera deitu du alderdiak, hilaren 16rako. Iruñeko Antoniuttitik hasiko dira, 17:30ean.

Atxikimendua adierazi dutenen artean daude EH Bildu eta Nafarroako Ezker Batua; baita LAB, Steilas, EHNE, CGT eta Iruñeko CNT sindikatuak ere. Babesa adierazi dieten gainerako eragileak Nafarroako eta Iruñeko elkarteak dira, auzo eta arlo askotakoak: Sare, Bilgune Feminista, Nafarroako SOS Arrazakeria, Alde Zaharreko Gazte Mugimendua, San Fermines 78 Gogoan, Salhaketa, Altsasu Gurasoak...

Jarraian, babesa adierazi dieten eragileen zerrenda:

- Bilgune Feminista
- Errotxapeko Talde Feminista
- Emakume Internazionalistak
- Zabaldi
- AHT Gelditu
- Gazte Komunistak
- Alde Zaharreko Gazte Mugimendua
- Errotxapeko Gaztetxea
- Ikasleok martxan
- Ikama
- Rebeldia Navarra
- Arrosadia eta Azpilagainako gazte mugimendua
- Nafarroako Pentsionistak Martxan
- Oneka
- Sasoia
- San Fermines 78 Gogoan herri egitasmoa
- Memoriaren Autobusa
- Amapola del Camino
- Memoriaren Bidea
- Iruñeko Peñen Federazioa
- Altsasukoak Aske plataforma
- Altsasu Gurasoak
- Salhaketa
- Sare
- Zikutak
- Bullerak
- E28J plataforma
- Transbollomarika asanblada
- EHGAM Nafarroa
- Euskal Herrian Euskaraz
- Iruñerriko AEKko irakasleak
- Nafarroako SOS Arrazakeria
- Mugak Zabalduz karabana
- Compartiendo raices koordinadora
- Iruñea Harrera Hiria
- Txokogorri herri gunea
- Antsoaingo gazte mugimendua
- Bikupe elkartea
- Arrikulunka elkartea
- Antsoain antiespezista
- La mara feminista
- Antsoainen harro
- Antsoaingo kultur koordinadora
- Antsoaingo txosnak
- Antsoaingo herri kirol taldea
- Txirrika Garesko joaldunak
- Auzalan kultur elkartea
- Txantreako jai batzordea
- EH Bildu
- Nafarroako Ezker Batua
- LAB
- ESK
- STEILAS
- EHNE
- CGT
- Iruñeko CNT

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.