Euskal presoak

Haur parke bat eraiki dute Zaballan, modulu mistoa sor dezatela eskatzeko

Irati Gurasoekin Euskal Herrira dinamikak sustatuta, Olentzerok eta Mari Domingik eraman dute parkea Arabako espetxe aurrera. Martxoaren 8an hiru urte beteko ditu Irati umeak, eta preso duen amarengandik bereizi beharko du.

Zaballako kartzelaren aurrean eraikitako haur parkea, gaur goizean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
2020ko abenduaren 25a
15:50
Entzun

Olentzerok eta Mari Domingik oparia eraman dute gaur Zaballako espetxera (Araba): haur parke bat eraiki dute kartzelaren aurrean, Irati Gurasoekin Euskal Herrira dinamikak bultzatuta, espetxe horretan modulu misto bat egin dezatela eskatzeko. Preso dauden gurasoak eta haien seme-alabak elkarrekin egoteko aukera emango luke modulu mistoa sortzeak.

Bi urteko umea da Irati; Beatriz Etxebarria eta IƱaki Zapirain euskal presoen alaba, eta espetxean jaioa. Oraindik hiru urte bete ez dituenez, Espainiako legediaren arabera badu amarekin egoteko eskubidea; orain biak daude Aranjuezen (Madril, Espainia). Baina gauzak aldatu egingo dira datorren urteko martxoaren 8an. Orduan, haurrak hiru urte beteko ditu, eta amaren magala utzi beharko du. Hori galarazi nahi du Irati Gurasoekin Euskal Herrira plataformak, eta horretarako ekinbide ugari ari dira antolatzen. Gaur, esaterako, Zaballakoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.