Europa Press agentziak jakinarazi du Ertzaintzak bi pertsona atxilotu dituela desordena publikoa egotzita. Joan den larunbatean, 21:00ak aldera, ertzainak Trinitate plazan sartu zirela eta jarrera oldarkorra izan zutela salatzeko egin dute manifestazioa. «Hasieratik oso modu oldarkorrean eta mehatxuka, plazan geunden gazte guztiak identifikatu eta miatuko gintuztela agindu ziguten, isunak jartzeko asmoz», adierazi dute deitzaileek manifestazioa iragartzeko agerraldian.
Larunbateko istiluek Konstituzio plazan jarraitu zuten, eta ertzainek han identifikatu zituzten hainbat gazte; besteak beste, Poliziaren jarduna grabatzeagatik. Asanbladaren iritziz, «gazteen kriminalizazioaren beste adibide bat» da larunbatean jazotakoa, eta manipulazio mediatikoa egitea egotzi diete hainbat komunikabideri. Ertzaintza atzoko prentsaurrekora ere agertu zen, baina gazte bat identifikatu eta alde egin zuen.
Atzo arratsaldeko mobilizazioaren ostean izan ziren atxiloketak.