Giza eskubideak

«Bazterrekotzat jotzen diren biktimen» aldeko lanagatik, Beristaini eman diote Rene Cassin saria

Latinoamerikan, Mendebaldeko Saharan eta Euskal Herrian giza eskubideen alde egindako guztia aitortu zaio sariaren banaketan. 

Beatriz Artolazabal Enplegu eta politika sozialen sailburua, Carlos Martin Beristain sariduna eta Iñgo Urkullu Jaurlaritzako lehendakaria, sariaren banaketa ekitaldian. JON RODRIGUEZ BILBOA / JAURLARITZA
joxerra senar
2020ko abenduaren 10a
17:35
Entzun

«Ez dut hitzik esateko zer esan nahi duen sari hau jasotzeak». Pandemia garaia izanik, prebentzio neurriek berezko hoztasuna eman badiote ere, Rene Cassin sariaren ekitaldian hunkituta agertu da Carlos Martin Beristain mediku bilbotarra. Guatemalan, Kolonbian, Mendebaldeko Saharan, Mexikon eta Euskal Herrian, Glencree programaren edo torturaren inguruko ikerketaren bidez, desagertuen eta biktimen aldeko lanean aritu da Beristain, eta Eusko Jaurlaritzak Rene Cassin saria eman dio.

Beristainen ibilbidearen inguruko goraipamen ugari entzun dira ekitaldian, eta tartean, bideo bidez, berekin orpoz orpo lan egin dutenen zein biktimen senideen hitzak ere entzun dira. Irati Agirrezkuenaga ikerlariak, kasu, Eduardo Galeanoren poema bat irakurri eta Beristain gogora ekartzen diola nabarmendu du: «Bazterrekotzat jotzen diren horiek besarkaden planora ekartzeko egiten duzun lan nekaezinagatik. Hitzak mugarrietatik atera eta doinu armoniatsuetan mintza daitezen lortzen duzulako».

Bere hitzaldian, Guatemalan Inoiz ez ikerketan parte hartu zuen, desagertutako 5.000 lagunen inguruko testigantzak eta frogak bilduz. Kolonbian, egiaren batzordean parte hartu du «20.000 biktimaren eskutik». Edo Mexikon, Ayotzinapan desagertutako 43 ikasleen ikerketan. «Askotan esaten ziguten ezingo genuela ezer egin, ez zigutela ezer egiten utziko, Biktimak dira giza eskubideen eskubideen defentsaren iturria, funtsa, eta horri esker jakin genuen estatuko agintari batzuk, narkotrafikoarekin batera inplikatuta zirela, oraindik ere amaitu ez den bidean». 

Nazioartean biktimen alde egindako lanaz gain, epaimahaiak Euskal Herrian egin duen lana ere goraipatu nahi izan du. Gizartea polarizatuta eta egunerokoan batzuk besteengandik bereizten zituzten hitzak  nagusi zirenean, «Carlosek beti bere tokian egoten» jakin duela nabarmendu dute, «muturrean diren posizioak disolbatzen eta gizartea elkarrengana biltzen». Beristainek gogoan hartu du nola Glencree programan, ETAren zein estatuaren indarkeria jasan duten biktimek elkar entzun ahala sufrimendua jarri duenaren albo berean zirela jabetu zirenekoa.

Saria jaso eta Iñigo Urkulluk bere hitzaldi laburrean nabarmendu du giza eskubideen hitzarmeneko lehen artikuluak dioena izan dela Beristainen ardatza bere ibilbidean: «Gizaki oro aske jaio eta duintasunean berdinak direla dio. Ideia horrek laburbiltzen ditu Beristainen egia eta balioak».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.