Azpiegiturak

Bilboko portuak iaz baino %38 tona gutxiago mugitu zituen urrian

Urte osoko datuak alderatuta %13 egin du behera jardunak; Pasaian, aldiz, %10 pasatxo.

Edukiontzi ugari pilatuta, Bilboko portuko lautadan. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
Imanol Magro Eizmendi.
2020ko abenduaren 10a
15:06
Entzun

Zamaketarien grebak eta pandemiaren krisiaren eragina bere arrastoa utzi dute Bilboko portuan. Espainiako Portuen agintaritzaren datuen arabera, urrian 1.965.696 tona merkantzia mugitu ziren Bilboko portuan, iaz hilabete berean baino %38,4 gutxiago. Urrira arteko datuak bildu eta iazkoekin alderatuta, aldiz, beherakada %13.95ekoa izan da -- 25.620.818 tona guztira--. Datuen arteko desorekaren eragileetako bat zamaketarien greba da. Urriaren 9an hasi ziren eta hainbat lanuzte egin zituzten azaro amaierara arte. Gutxieneko zerbitzu guztiak bere zituzten.
Pasaiako portuko (Gipuzkoa) joera ezberdina izan zen, urrian %19 egin baitzuen gora lanak iazko hilabete berarekin alderatuta. Iaz 257.163 tona merkantzia mugitu zituzten; aurten, aldiz, 306.698. Bilbon deskargatu ezin izan zuten hainbat itsasontzik Pasaiara jo zuten eta hori izan daiteke gorakadaren azalpena. Urte osoko datuei erreparatuta, 2.363.926 tona mugitu ditu, iaz urrira arte mugitu baino %10,46 gutxiago. Alderatzen jarrita, Espainiako portuetan batez beste %10,10 jaitsi da jarduna. 
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.