Koronabirusa

Hasi da txertaketa kanpaina Erresuma Batuan

90 urteko emakume bat izan da lehena koronabirusaren aurkako kanpainako txertoa jasotzen.15.000 pertsonarekin probatu dute aurretik. Abenduaren amaierarako lau milioi pertsona txertatzea espero dute.

Margaret Keenan, 90 urteko irlandarra, Pfizer/BioNtechen txertoa jasotzen. JACOB KING / POOL / EFE
Edu Lartzanguren.
2020ko abenduaren 8a
09:05
Entzun

Margaret Keenan du izena, eta 90 urte ditu. Erresuma Batuan, gaur hasi dute koronabirusaren aurkako txerto kanpaina. Hilaren amaierarako lau milioi pertsonari jarri nahi diete txertoa, eta Keenan izan da horietako lehena.

Coventryn (Ingalaterra) jarri diote txertoa emakumeari, Euskal Herrian 07:30 zenean. Txertoa «urtebetetzeko opari aurreraturik hoberena» izan dela adierazi du emakumeak. Izan ere, 91 urte beteko ditu datorren astean. Pfizer eta BioNTech konpainien txertoa jarri diote. Aurretik, 15.000 pertsonarekin probatu dute txertoa, eta «segurua eta eraginkorra» dela frogatu dute. Irlandarra da jatorriz emakumea, eta, esan duenez,  «pribilegiatua» sentitzen da. «Azkenean espero dezaket familiarekin eta lagunekin egoteko aukera izatea urte berrian, azken honetan gehienetan bakarrik egon ondoren».

Errusian joan zen astean hasi ziren han bertan garaturiko Sputnik txertoa jartzen, baina Pfizer/BioNTechen txertoa erabiltzen lehenengo herrialdea da Erresuma Batua. Txerto hori erosi du Bruselak Europako Batasuneko herrialdeetan erabiltzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.