EUSKAL PRESOAK

Josu Arkauz euskal presoa aske gelditu da

Arrasateko presoak 29 urte egin ditu Frantziako eta Espainiako espetxeetan. Olatz Lasagabasterri eskumuturrekoa jarri diote, eta etxean beteko du espetxe zigorraren bukaera.

Josu Arkauz, eskuinetik bigarrena, senideez inguratuta, gaur goizean. ETXERAT
2020ko azaroaren 23a
11:49
Entzun

29 urteko espetxe zigorra beteta, aske gelditu da Josu Arkauz Arrasateko (Gipuzkoa) presoa. 1991n atxilotu zuten, Miarritzen (Lapurdi), eta, Frantziako espetxeetan zigorra beteta, Espainiaratu egin zuten 1997an: orduz geroztik, Espainiako Estatuko espetxeetan bete du kondena. Gaur goizean atera da Valladolideko espetxetik (Espainia).

Olatz Lasagabaster, etxean

Etxerat-ek jakinarazi duenez, bestalde, Olatz Lasagabaster Anza Usurbilgo (Gipuzkoa) euskal presoak ez du espetxera itzuli beharko, eta eskumuturreko telematikoa jarrita pasatuko ditu zigorra bukatzeko falta zaizkion azken hilabeteak, etxean.  Azaro hasieran jakinarazi zuten Lasagabaster Martuteneko espetxera ekarriko zutela, eta azaroaren 6an atera zen, irteera baimen batekin. Martuteneko espetxera itzuli behar zuen, baina han amentzako modulurik ez dagoenez, etxean bukatuko du espetxe zigorra.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.