Milaka euskaldunek, eta euskara ulertzen dutenek ere, pinak paparrean edo maskaran jarri dituzte dagoeneko, eta hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa erraldoia egiten hasi dira. Euskaraldian izena emateko epea zabaldu egin dute, eta antolatzaileek esan dute oraindik ere ari dela jendea bat egiten egitasmoarekin, eta horietako gehienak aurrekoan parte hartu gabekoak direla. Denera, 147.000 pertsonak eman dute izena. Gehienak emakumeak dira, %63, gipuzkoarrak, eta ahobizi izatea hautatu dute.
Datuon inguruko hausnarketa egin du Arrate Illaro antolatzaileak. Azaldu duenez, euskaltegietan, mintzalagun egitasmoetan eta gizartean ere, oro har, sumatzen da fenomeno bera; alegia, emakumezko gehiago dabiltzala. «Horrek erakusten du gizarte honetan zaintza eta transmititzeko erantzukizuna oraindik ere emakumezkoen gain dagoela. Aztertu beharko dugu zer egin dezakegun gizon gehiago aktibatzeko», esan du.
Izurriaren eraginpean egiten ari da aurtengoa. Arigune batzuetan ezingo da jendea elkartu, bakartzeko neurriengatik, baina dinamika hortik harago eramateko itxaropena adierazi du Illarok.
«Ahobizi paperean zein belarriprest rolean, erabil dezagun gure hizkuntza, ezer baliotsuagorik ezingo baitiegu utzi gure ondorengoei!», adierazi du Ignacio Arakistain musikazaleak.
Gaur #Euskaraldia ren bigarren edizioa jartzen da martxan.11 egunez euskararen hedapena bultzatzeko ega bere erabilera sustatzeko ekimen indartsua!Ahobizi paperean zein belarriprest rolean, erabili dezagun gure hizkuntza, ezer baliotsuagorik ezingo baitiegu utzi gure ondorengoei!
— Ignacio Arakistain (@ignacio_arakis) November 20, 2020
Baina badira dagoeneko euskaraz bizitzeko zailtasunen berri eman dutenak. Gabirel Ezkurdiak elkarrizketa honen berri eman du: «-Egunon. -Buenos días!! -Gero arte. -Adióssss!». Gaineratu duenez, «ez da ohitura kontua. Ez da "edukaziño" arazoa. Borondate eza da. Erdararen aldeko militanteak dira!».
-Egunon
— Ekhizarra Ñ;Â;ÂÂÂÂÂÂÑ;Â;‚о пÑ;Â;ƒÑ;Â;‚Ñ;Â;ÂÂÂÂŒ (@gabirelezkurdia) November 20, 2020
-Buenos días!!
--------------------------------------------------
-Gero arte
-Adióssss!#40urtetanEgunerolez
Ez da ohitura kontua
Ez da "edukaziño" arazoa
Borondate eza da
Erderaren aldeko militanteak dira!#Euskaraldiapic.twitter.com/GsOknpiRtk
Aldaketa sumatu dute dagoeneko Errenteriako Udalean. «Lehendabizikoz gara bozeramaileen batzordean guztiak euskal hiztun. Udal bizitzan euskaraz aritzeko baldintzei dagokienez dena aldatzen du horrek, eta Euskaraldiak aldaketa finkatzeko tresna ezin hobea eskaintzen digu», adierazi du Aizpea Otaegi Mitxelena alkateak. «Horregatik gara arigune».
Udalean lehendabizikoz gara bozeramaileen batzordean guztiak euskal hiztun. Udal-bizitzan euskaraz aritzeko baldintzei dagokienez dena aldatzen du horrek eta #Euskaraldia k aldaketa finkatzeko tresna ezinhobea eskaintzen digu
— Aizpea Otaegi (@AizpeaOM) November 20, 2020
Horregatik gara #arigune@HerriBizia@EuskaErrent_Orepic.twitter.com/0gtQjrcmWG
Badira, ordea, artiketaren mugak nabarmendu dituztenak. «Euskaraldia ez da nahikoa. Egun batzuetako ahaleginak etengabekoa izan behar du, bai herritarren aldetik, eta baita, bereziki, erakunde, agintari, enpresa, sindikatu eta oro har eragileen aldetik ere», idatzi du, Iruñetik, Twitterren erabiltzaile batek.
Euskaraldia ez da nahikoa. Egun batzuetako ahaleginak etengabekoa izan behar du, bai herritarren aldetik, eta baita, BEREZIKI, erakunde, agintari, enpresa, sindikatu eta oro har eragileen aldetik ere. @berria@petxarroman#Euskaraldia#euskaraldia2020https://t.co/W8w4atSPDD
— Maritxirdil (@maritxirdil) November 20, 2020