GALek Santi Brouard hil zuela 36 urte beteko dira bihar. Brouard, HBko legebiltzarkidea zen. Hori dela eta, urtero egin ohi duten legez, Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi guztiek egin dute minutu bateko isilunea osoko bilkura hasi aurretik, haren omenez.
Eusko Legebiltzarrak 2014an hartutako erabaki baten arabera, gatazkaren ondorioz hildako legebiltzarkide ohien aldeko minutu bateko isiluneak egin ohi dituzte urtero. Fernando Buesa, Enrique Casas, Gregorio OrdoƱez eta Santi Brouard hartu ohi dituzte gogoan.
Brouard 1984ko azaroaren 20an hil zuen GALek. Pediatra zen, eta kontsulta pasatzen ari zen bitartean tirokatu zuten.
Minutu bateko isilunea gordetzearekin batera, legebiltzarraren aurrean jarri dute Brouarden argazki bat eta piztu dute suontzi bat haren omenez.