AEM Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak jakinarazi duenez, Iñaki Bilbao presoa erietxera eraman dute «arnasa hartzeko arazo larriekin». 50 egunez gose eta komunikazio greban egon ondoren, gose eta egarri greba abiatu zuela iragarri zuen AEMk duela zazpi egun. Euskal presoaren aldeko egitasmoak «areagotzeko eta indartzeko» deia egin du amnistiaren aldeko mugimenduak.
Euskal presoak
Iñaki Bilbao erietxera eraman dute, «arnasa hartzeko arazo larriekin»
50 egun eman ditu gose eta komunikazio greban, eta zazpi gose eta egarri greban.
![Bilbaori babesa azaltzeko manifestazio bat egin zuten Donostian, urriaren 24an. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU Bilbaori babesa azaltzeko manifestazio bat egin zuten Donostian, urriaren 24an. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU](https://www.berria.eus/uploads/s1/90/75/3/jarraia189516.jpeg)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu