Final-herenetako azken saioa izan behar zuen datorren larunbatekoak, baina ez da gertatuko. Hasteko, ez orain. Bertsozale Elkarteak arratsaldean jakinarazi du berria: Xilabako beste saiorik ez da izanen ondoko asteetan.
Halere, azpimarratu dute garaian garaiko baldintzek ahalbidetzen duten heinean, bertsolaritza «sustatzen» segituko dutela. «Bertsoa eta Xilaba plazetara itzuliko dira», gaineratu dute.