Berdintasuna

Emakunde saria jaso du Cony Carranzak

Emakume migratuen alde egindako lana aitortu dio Emakundek, Gasteizen egindako ekitaldian. Atzerritarren Legea baliogabetzea galdegin du Carranzak.

Carranza, saria eskuetan duela, Urkullurekin eta Landaidarekin, gaur. RAUL BOGAJO / FOKU
Maite Asensio Lozano.
2020ko urriaren 27a
19:08
Entzun

Cony Carranza Castro hezitzaile eta soziologoaren eskuetan dago jada 2019ko Emakunde saria; Gasteizen egin dute gaur arratsaldean saria emateko ekitaldia, eta han izan dira Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria eta Beatriz Artolazabal Berdintasun sailburua. El Salvadorren jaioa da Carranza, eta 2004an etorri zen Euskal Herrira. Ordutik emakume migratuen alde egindako lana aitortu dio Emakundek sariaren bidez, eta «andre etorkinek euskal gizarteari egindako ekarpena» ere txalotu du erakundeak.

Hitza hartu duenean, bere bi lan ildo nagusiak aldarrikatu ditu Carranzak: feminismo «erradikala» eta herritarren pedagogia. Gogora ekarri du Emakunde saria jaso duen lehen migratzailea dela, eta Espainiako Atzerritarren Legea baliogabetzeko eskatu du, «arrazakeria instituzionalaren eta sozialaren oinarria» delako eta «migratuon lan eremua etxeko lanetara mugatzen duelako». Era berean, kezkatuta agertu da COVID-19aren izurriak emakume etorkinengan izaten ari den eraginaz, baita eskuin muturraren indarberritzeaz ere: «Faxismoak modua aurkitu du pandemian gorrotoa hedatzeko».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.