Baiona

Baionako auzapeza mehatxatu dute

Hiltzeko mehatxuak egin dizkiote telefonoz, Jean Rene Etxegarairi. Salaketa jarri du berehala.

Jean Rene Etxegarai. GUILLAUME FAUVEAU
Oihana Teyseyre Koskarat.
2020ko irailaren 26a
18:56
Entzun

Sud Ouest egunkariak eman du albistearen berri: Jean Rene Etxegarai Baionako auzapezari mehatxuak egin dizkiote, telefonoz. Baionako Herriko Etxeko idazkariak jaso du deia, eta «Auzapeza Baiona txikira ez hurbiltzeko, bestela tiro bat» jasoko zuela esan dio.

Mehatxuak egin dituen pertsonak etxegabeen kontrako neurriak hartu izana leporatu dio auzapezari. Etxegaraik berehala jarri du salaketa, hiltzeko mehatxuengatik. «Auzapeza naizenetik lehen aldia da halako mehatxuak jasotzen ditudala», esan du.

Bestalde, iragan ostegunean herritarrek egin zuten protestaren ondotik, herriko etxeko paretetan agertu diren pintaketak gaitzetsi ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.