Egoiliar bat eta langile bat kutsatu dira Donibane Lohizuneko geriatria zerbitzuan

Adineko batek eta osasun langile batek eman dute positibo PCR proban. Bisitak debekatu dituzte.

Baionako ospitalea konfinamendu garaian. GUILLAUME FAUVEAU
Oihana Teyseyre Koskarat.
2020ko irailaren 3a
14:51
Entzun

Baionako ospitaleak Donibane Lohizunen (Lapurdi) daukan geriatria zerbitzuan, COVID-19 gaitzak kutsaturiko bi pertsona atzeman dituzte. Lehena, adineko egoiliarra da; bigarrena zerbitzuko osasun langilea. Abuztu bukaeran atzeman zieten gaitza biei; eta Eskualdeko Osasun Agentziak baieztatu du zerbitzuko langile eta egoiliar guziei egin dietela proba. Emaitzen zain daude orain, eta, anartean, bisitak debekatu dituzte.

Egoitzan, 75 urtetik gorako pazienteak artatzen dituzte, epe motz zein luzeetarako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.