Osakidetzak PCR proba egiteko eskatu die Mungiako Goieta tabernan egon direnei

Abuztuaren 21etik 26ra artean tabernan izan zirenei eskatu diete jartzeko harremanetan euren osasun zentroarekin telefonoz, edo deitzeko zuzenean Osasun Kontseilura, ordua eskatzeko.

PCR probak egiten, Iruñean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
2020ko irailaren 1a
16:00
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak herritarren parte hartzea eskatu dute beste behin. Oraingoan, abuztuaren 21etik 26ra artean Mungiako (Bizkaia) Goieta tabernan (Aritz Bidea, 2) egon zirenei zuzendu zaizkie.

Eskatu diete jartzeko harremanetan euren osasun zentroarekin, edo deitzeko 900-20 30 50 telefono zenbakira, Osasun Kontseilura, PCR proba egiteko txanda hartzeko. Bihar hasiko dira probak egiten, 10:00etan, Urdulizko ospitalean (Bizkaia). Emaitza guztiak SMS bidez igorriko dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.