Faxismoa

Pintaketa faxistak egin dituzte Kanbon eta Ezpeletan

Goizean zabaldu dira argazkiak sare sozialetan: tindu faxistekin agertu dira Kanboko eta Ezpeletako zenbait pareta. Mikel Barriosen aldeko tindu bat ere zikindu dute.

Ezpeletan agertu den pintaketa.
Oihana Teyseyre Koskarat.
2020ko abuztuaren 26a
11:58
Entzun

Ez da lehen aldia Ezpeletan tindu faxistak agertzen direna. Duela hilabete zenbait, Travail, Famille, Patrie (Lana, Familia, Patria) Frantziako eskuin mutturraren lelo historikoa tindatu zuten Ezpeletako etxola batean. Goiz honetan, fite hedatu dira argazkiak: berriz agertu dira tindu faxistak Lapurdiko bi herritan: Kanbon eta Ezpeletan, esaterako. Gurutze zeltikoen marrazkien ondoan, «Frantzia frantziarrentzat», eta «Frantzia lehenik, zuria beti» esaldiak tindatu dituzte, frantsesez.

Kanbon, Mikel Barrios euskal presoaren askatzearen aldeko tindu bat ere zikindu dute.

Uztailaren 14an —Frantziako Nazioaren Egunean—, Mondarraingo tontorreko ikurrina kendu zuen talde batek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.