Trafiko istripu larria izan da gaur eguerdian Azpeitian (Gipuzkoa), Landeta auzoan. Gi-2634 errepidean gertatu da, Elgoibarrerako noranzkoan, eta 22 urteko moto gidari bat hil da. Ezbeharrean auto batek eta moto batek egin dute talka. Ertzaintzak zehaztu duenez, Suzuki moto bat eta Chrysler 300C auto bat dira istripua izan duten ibilgailuak.
Autoaren gidariak 20 urte ditu, eta Donostiako Ospitalera eraman dute zaurituta.