Uztailaren 31n hil zen Joan Mari Torrealdai (Forua, Bizkaia, 1942 - Usurbil, Gipuzkoa, 2020), euskal kulturaren erreferente eta eragile handi bat. Euskal kulturako intelektual handietako bat izan zen, eta euskalgintzako ekintzailea. Askotariko jendea elkartu zen haren hil kaperan, baita Usurbilen egin zioten hiletan ere. Gaur, Forua jaioterrian egin diote omenaldia. Euskalgintzako hainbat eragilek hartu dute parte, eta Torrealdaik egindako ibilbidea goraipatu dute berriro.
BERRIAk gehigarri berezi bat argitaratu zuen Torrealdairen heriotzaren biharamunean, eta artikulu bilduma batean jaso zituen orduan idatzitako testu guztiak.