Euskal presoak

Durangon amaitu da Sarek antolatutako bizikleta itzuliaren bigarren etapa

Gaur egin dute itzuliaren bigarren etapa, Urduñatik Durangora. Bihar amaituko da martxa, eta Basauriko espetxetik Bilbora joango dira.

Sarek antolatutako bizileta martxaren bigarren etapa, Urduñatik Durangora. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Oihane Puertas ONA
2020ko uztailaren 24a
17:22
Entzun

Gaur egin dute Sarek antolatu duen hirugarren bizikleta itzuliaren bigarren etapa, eta 80 lagun inguruk hartu dute parte. Gaurko ibilbidea Urduñan (Bizkaia) hasi dute, eta Durangon (Bizkaia) amaitu dute, ekitaldi bat eginez.

Gaurko etapa «euskal preso eta iheslarien etxerako prozesua gauzatzen hasteko salbuespen neurriak gainditu eta urratsak egiteko ordua dela» aldarrikatzeko erabili dute. Dinamikan egiten ari diren kilometroak «etxerako bidea ez ezik elkarbizitza eta bakerako bidea» eraikitzeko eta «euskal preso eta iheslarien auziari ere behin betiko aterabidea emateko» direla adierazi dute.

Atzo hasi zuten Izan Bidea egitasmoaren barruan antolatutako ekinaldi hori, Lekunberritik (Nafarroa) Hernanira (Gipuzkoa). Bihar egingo dute itzuliaren azkeneko etapa, Basauriko espetxetik Bilbora (Bizkaia).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.