Espainiako errege-erreginen etorrera dela eta, Sortuk protestara deitu du

Bilbon eta Gasteizen antolatu dituzte protestak, eta, adierazpenik egin gabe, «ozen txistu egiteko» eskatu dute.

Iaz Iruñean, Espainiako monarkiaren aurka egin zuten protesta bat. IñIGO URIZ, FOKU
2020ko uztailaren 17a
11:13
Entzun

Gaur, Bilboko eta Gasteizko kaleetan ibiliko dira Espainiako errege-erreginak. Goizean, Iñigo Urkullu jarduneko lehendakariarekin batera, Guggenheim museoko erakusketak ikusiko dituzte. Jarraian, Bilboko Arte Ederren Museoan, tokiko enpresariekin elkartuko da erregea. Arratsaldean, berriz, Gasteizko San Prudentzio Fundazioko egoitzara egongo da.

Bisita hori dela eta, Sortuk protestarako deialdia egin du. Euskal Errepublika! Txistukada herritarra lelopean, protestara batzen diren pertsonei «ozen txistu egiteko» eskatu diete. Bilbon, 12:00etan egingo da, Euskadi Plazan. Gasteizen, 16:30ean izango da, Andre Maria Zuriaren plazan.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.