Eibarren, Tolosan eta Zarautzen neurri murriztaileak ezarriko dituzte ostalaritzan

Ordizian bezala, taberna barrura haren edukierari dagozkion pertsonen erdiak sar daitezke gehienez ere, barran ezingo da kontsumitu eta ostatuek itxita egon beharko dute 23:30erako.

Ekainean, Zarauzko malekoiko terraza bateko irudia. GORKA RUBIO / FOKU
joxerra senar
2020ko uztailaren 16a
13:57
Entzun

Agerraldien ondorioz, Gipuzkoako lau herritan atzera egin dute. Lehenik, Ordizian izan zen, baina, haren ondotik, ostalaritzan neurri murriztaileak hartu dituzte Eibarren, Tolosan eta Zarautzen. Taberna barrura, gehienez, haren edukierari dagozkion pertsonen erdiak sar daitezke, barran ezingo da kontsumitu eta ostatuek itxita egon beharko dute 23:30erako.

Nekane Murgaran Osasun zailak eman du erabaki horren berri, eta, gaur bertan, maskararen erabileraren inguruko neurri osagarriak izango dira horiek. Gaur gauerditik, maskara derrigorrez erabili behar da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta, ostalaritzari dagokionez, aldaketa batzuk dakartza. Tabernetan, jatetxeetan, gastronomia elkarte eta txokoetan, eta halako tokietan maskara erabili behar da, eta soilik jateko zein edateko ken daiteke. Jaurlaritzak gaineratu du gehienez hamar laguneko bilkurak onartuko direla barruan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.