Bilboko udaleku batzuetan positibo bat atzeman dute, eta 38 lagun bakartu dituzte

Haur bati COVID-19a detektatu diotela eta, haren kideek, begiraleek eta horien guztien bizikideek hamar egun igaro behar dituzte etxean, bakartuta.

Parke bat hutsik, iragan apirilean, Bilbon. LUIS TEJIDO / FOKU
2020ko uztailaren 15a
21:00
Entzun

Bilboko Santutxu auzoko Larreagaburu zentroan egin dituzten udalekuetan parte hartu duten 30 haurrek, zortzi begiraleek eta horien guztien bizikideek hamar egun pasatu behar dituzte bakartuta, haurretako batek positibo eman duelako koronabirusaren proba eginda.

Bilboko Udalak Europa Press berri agentziari kontatu dionez, Osakidetzak gaur goizean hitz egin du udalekuak antolatzen dituen enpresarekin, eta esan dio haurretako bati COVID-19 gaitza atzeman diotela. Enpresakoak gurasoekin jarri dira harremanetan, eta haurrak etxera eramateko eskatu diete. Guztiek egon beharko dute bakartuta, baita haien etxean bizi direnak ere.

Osakidetzak ezarri duen protokoloa betetzen ari dira. Udalak Larreagaburuko instalazioak desinfektatuko ditu bihar, eta, datorren astean, beste talde batek egingo ditu udalekuak leku horretan, bi asteko txandak egiten baitituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.