Galdera zen ea Zaldibarko zabortegiko hondamendiak hauteskundeetan eragina izango al zuen, eta, inguruetako herrietako emaitzak aztertuta, kea iritsi zen tokietan nozitu da gehien. Eibarren eta Ermuan PSE-EEk —Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saila haren esku zegoen— eta EAJk behera egin dute; EH Bilduk, aldiz, gora. Herri guztietan duela lau urte baino boz gehiago jaso ditu, parte hartzea jaitsi den arren. Zaldibarren eta Elgetan ere joera antzekoa izan da da, baina aldeak txikiagoak dira.
Ermua (Bizkaia) izan zen herri kaltetuena, luiziarekin eta sutearekin. Bada, EAJk ia 500 boz galdu ditu 2016ko hauteskundeekin alderatuta: 2.024 boto zituen orduan, eta 1.562 lortu ditu orain. PSE-EEk gutxiago galdu ditu: 1.741 zituen duela lau urte, eta 1.672 ditu orain. Udal hauteskundeetako datuekin alderatuz gero, orduan 3.347 boz lortu zituen, eta erdiak eskuratu ditu gaur. Hark du alkatetza. Debabarreneko alkatetza sozialisten boza oso pertsonalista izan da, historikoki, eta alde handia egon izan da hauteskunde batetik bestera. EH Bilduk, aldiz, ia 400 boz gehiago lortu ditu, eta 952tik 1.333ra igaro da. Batezbestekoetan %12tik %21era igaro da.
Eibarko (Gipuzkoa) joera oso antzekoa da. Duela lau urte EAJk 4.223 boz jaso zituen; gaur, aldiz, 3.762. EH Bilduk 500 boto pasa egin du gora; duela lau urte 2.848 boto lortu zituen, eta, oraingo hauetan, 3.357 boto. Deigarrienak, dena den, PSE-EEren emaitzak dira. Duela lau urte inoizko emaitzarik txarrenak lortu zituen, 2.784 bozekin; bada, oraingoan, 2.432 izan dira. Iaz udal hauteskundeetan lorturikoen erdiak baino pixka bat gehiago (5.604). Parte hartzea %6 jaitsi da.
Zaldibarren (Bizkaia) EH Bilduk EAJ pasatu du, baina duela lau urte ere alde txikia eduki zuten. Zaldibarren luiziaren kalteak ez ziren hainbeste nabaritu, zabortegia herrigunetik oso urrun baitago. EAJk duela lau urte 463 boz lortu zituen, eta, oraingoan, 43. EH Bilduk, aldiz, aurkako bidea egin du: 433tik 465era. Bi alderdiek, dena den, iazko udal hauteskundeetan baino boz gutxiago jaso dituzte. Elgetako joera antzekoa da, EH Bildu 286tik 309ra igaro da, eta EAJ, berriz, 227tik 200era.
Hauek dira datu xehe guztiak, herriz herri:
• 2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak:
EAJ: 3.762 (%33,51).
EH Bildu: 3.357 (%29,90).
PSE-EE: 2.432 (%21,66).
Elkarrekin Podemos: 802 (%7,14).
PP: 479 (%4,26).
Parte hartzea: %54,31.
Abstentzioa: %45,69.
• 2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak:
EAJ: 4.223 (%32,78); EH Bildu: 2.848 (%22,11); PSE-EE: 2.784 (%21,61); Elkarrekin Podemos: 1.686 (%13,9); PP: 940 (7,29). Parte hartzea: 12,980 (%60,65). Abstentzioa: %39,35.
• 2012ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak:
EAJ: 4.250 (%29,83); PSE-EE: 3.954 (27,74); EH Bildu: 3.839 (%23,93); PP: 1.150 (8,07); Ezker Batua: 236 (%1,66). Parte hartzea: 14.517 (%65,95). Abstentzioa: %34,05.
• 2019ko udal hauteskundeak:
PSE-EE: 5.604 (%39,21); EAJ: 3.702 (%25,90); EH Bildu: 2.848 (%22,11); Elkarrekin Podemos: 941 (%6,58); PP: 507 (%3,46). Parte hartzea: 14.635 (%67,58). Abstentzioa: %32,42.
• 2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak:
PSE-EE: 1.672 (%26,64).
EAJ: 1.562 (%24,89).
EH Bildu: 1.333 (%21,24).
Elkarrekin Podemos: 749 (%11,93).
PP: 632 (%10,07).
Parte hartzea: %50,61.
Abstentzioa: %49,39.
• 2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak:
EAJ: 2.204 (%27,17); PSE-EE: 1.741 (%23,37); Elkarrekin Podemos: 1.298 (%17,42); PP: 1.009: (%13,45); EH Bildu: 952 (%12,78). Parte hartzea: 7.524 (%58,64). Abstentzioa: %41,36.
• 2012ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak:
PSE-EE: 2.913 (%5,58); EAJ: 1.598 (%19,69); PP: 1.264 (%15,57); EH Bildu 1.188 (%14,64); Ezker Batua: 408 (%5,03). Parte hartzea: 8.281 (%63,16). Abstentzioa: %36,84.
• 2019ko Udal hauteskundeak:
PSE-EE: 3.347 (%39,96); EAJ: 1.792 (%21,39); EH Bildu: 1.494 (%17,84); Elkarrekin Podemos: 845 (%10,09); PP: 712 (%8,50). Parte hartzea: 8.432 (%66,61). Abstentzioa: %33,39.
• 2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak:
EH Bildu: 465 (%37,74).
EAJ: 436 (%35,38).
PSE-EE: 175 (%14,20).
Elkarrekin Podemos: 97 (%7,87).
PP: 110 (%3,16).
Parte hartzea: %54,62.
Abstentzioa: %45,38.
• 2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak:
EAJ: 463 (%31,88); PSE-EE: 203 (%13,98); Elkarrekin Podemos: 197 (%16,56); EH Bildu: 133 (%29,82); PP: 110 (%7,57). Parte hartzea: 1.466 (%62,62). Abstentzioa: %37,38.
• 2012ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak:
EH Bildu: 500 (%34,69); EAJ: 425 (%29,72); PSE-EE: 284 (%19,86); PP: 124 (%8,67); Ezker Batua 18 (%1,26). Parte hartzea: 1.459 (%61,59). Abstentzioa: %38,41.
• 2019ko Udal hauteskundeak:
EH Bildu: 647 (%42,68); EAJ 518: (%34,15); PSE-EE: 251 (%16,55); PP: 23 (%3,49). Parte hartzea: 1.560 (%66,81). Abstentzioa: %33,19.
•2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak:
EH Bildu: 309 (%53,55).
EAJ: 200 (%34,66).
PSE-EE: 8 (%1,38).
Elkarrekin Podemos: 33 (%5,51).
PP: 8 (%1,38).
Parte hartzea: %67,6.
Abstentzioa: %31,39.
•2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak:
EH Bildu: 286 (%46,42); EAJ: 227 (%38,85); Elkarrekin Podemos: 58 (%9,41);PSE-EE: 21 (%3,40); PP 11 (%1,75). Parte hartzea: 619 (%71,56). Abstentzioa: %28,44.
•2012ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak:
EH Bildu: 333 (%50,78); EAJ: 254 (%38,72); Ezker Batua 18 (%2,74); PSE-EE: 17 (%2,59); PP 14 (%2,13). Parte hartzea: 668 (%76,43). Abstentzioa: %23,57.
•2019ko Udal hauteskundeak:
EH Bildu: 412 (%64,48); EAJ: 205 (%32,08); PSE-EE: 13 (%2,03). Parte hartzea: 648 (%75,35). Abstentzioa: %24,65.