Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna da gaurkoa, eta mobilizazioak egin dituzte Euskal Herriko zenbait hiritan. Errefuxiatuak «baldintza duinetan» bizi ahal izateko eskubidea aldarrikatu dute hainbat kolektibok elkarlanean deituriko protestetan.
Giza-kate bat egin dute Iruñean, erraterako, eta manifestazioak Gasteizen, Bilbon eta Donostian. Errefuxiatuei babesa emateko «harrera, eskubideak eta erregularizazioa» eskatu dituzte Bilboko protestan, eta arrazakeriaren aurkako mezuak ere egin dituzte.
Iruñean, Nafarroa harrera-leku izatea exijitu dute, errefuxiatuak «beldurrik gabe» bizi daitezen, eta eskubideak zein zerbitzu publikoetarako sarbidea izan dezaten, «euren jatorria edozein izanik ere». Adierazi dute «bizi dugun garai konplexua» ez dela birus baten ondorio, baizik eta «garapen neoliberal, kolonial eta heteropatriarkarra dituen eredu hegemoniko» batena, «zeinak milioika pertsonari kendu baitizkie bizitza posible egiten duten ondareak eta natura kolapso egoeran utzi duen».