Bertan behera utzi dituzte Donostiako Jesuiten ikastetxeko klase presentzialak, bertan egondako ikasle batek koronabirusaren sintomak izan baititu. PCR proba egin diote ikasleari, eta negatibo eman du. Oraingoz, ikasle denak bidali dituzte etxera, eta, goizeanzabaldu den arren DBHko 4. mailako eta batxilergoko lehenengo mailako ikasleek eta haien senitartekoek hamalau eguneko berrogeialdia egin beharko dutela , ikasleak PCR proban negatibo eman ondotik ikastetxeko zuzendaritzak erabaki du azkenean berrogeialdirik ez egitea.
Ohar bat zabaldu du ikastetxeko zuzendaritzak, eta, erran dutenez, ikaslearen sintomak jakin ondotik jarri zuten protokoloa martxan. Hala, Osakidetzarekin harremanetan jarri eta eskola presentzialak bertan behera uztea erabaki zuten. Ikasleak PCR proban negatibo emanagatik, ikasturtea online bukatzea erabaki du ikastetxeko zuzendaritzak, eta, beraz, ikasleak ez dira gelara itzuliko datorren ikasturtera arte.