Frantziako barne produktu gordina %10 murriztuko da aurten

Frantziako Bankuak aurreikuspen ilunak ditu urte honen bukaerarako. Langabezia ere igo egingo dela uste du, eta %11,7ko tasara iritsiko dela 2021. urtean. Eurostaten arabera, urte honetako lehen hiruhilekoan Europako Batasuneko herrialde gehienetan uzkurtu da ekonomia. 

Bruno Le Maire Frantziako Ekonomia ministroa, Le Havreko portuan. ETIENNE LAURENT (EFE)
Irune Lasa.
2020ko ekainaren 9a
12:47
Entzun

Iragarpen ilunak gero eta gehiago dira. Frantziako ekonomiak urtea %10eko atzerakadarekin bukatuko duen beldur da Frantziako Bankua. Langabeziak ere gora egingo duela uste du. Lau hilabetean %8,4tik %10,1era handitu da langabezia tasa Frantzian, eta are gehiago igoko da 2021. urtean, %11,7ra.

Osasun krisiaren gogorrenak jada iraganda, krisi ekonomikoaren latzenak oraindik ikusteko dago Europa, eta, Eusko Jaurlaritzak egin bezala, herrialdeetako gobernuek ere laino beltzak dituzte ikusmiran. Alemaniak, esaterako, barne produktu gordinak %6 behera egitea espero du. Eta beste datu txar bat ere azaldu du gaur Alemaniak: 1950ean datuak biltzen hasi zenez geroztik ikusitako beherakadarik handiena izan dute esportazioetan joan den apirilean, atzerrirako salmentak ia heren bat murriztu baitziren, %31,1.

Europako Batasuna

Eurostatek ekonomiaren bilakaeran lehen hiruhilekoko datuak eman ditu. Italian (-%5,4), Frantzian (-%5) eta Espainian (-%4,8) izan dira atzerakada handienak BPGan, eta Alemanian galera esanguratsua izan da (-%2,3). Erresuma Batuan, gutxiago bada ere, geldotu egin da ekonomia (-%1,6). Finlandian (-%0,7) eta Danimarkan ere (-%0,3) murrizketa izan da. Irlandan, ordea, ez; lehen hiruhilekoan %4,5eko hazkundea izan du Irlandako barne produktu gordinak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.